XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Aipaturiko Lege proiektua Biltzar honek eztabaidatu, eta hala bada, onesteko noizko igortzea aurreikusten du?

Nafarroako Gobernuak Foru Lege proiektu hau igortzea eskatzen zuen mozioa eztabaidatzean, ezagutzen zituen Lege honi ekiteko zailtasunak eta horregatik ezabatu zuen hasiera batean Legea idazteko ezarri zen epea.

Izan ere, badira zenbait baldintzapen aldez aurretik argitu beharrekoak adierazitako Foru Lege proiektuak oinarriak behar adina sendoak izan ditzan.

Ildo honetan, ondokoa gogorarazten dugu:

a) Oraindik ez da ebatzi Estatuko Administrazio Orokorrak Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko Foru Legearen aurka jarritako errekurtsoa; Lege horretatik zetorren Gobernuari Nafarroako Florari eta Ibaietako Ekosistemei buruzko Habitat Naturalen Foru Legeko proiektu bat Parlamentura igortzeko agindua, hain zuzen ere.

b) Arroko Plan Hidrologikoa oraindik ez da onetsi, eta bere onespena ezinbestekoa da eskatutako Foru Legeko proiektua sendotasunez oinarritzeko.

c) Bestalde, interes eta lehentasunezko habitatak eta ibaietako ekosistemei dagozkien taxon jakinak ukitzen dituen EEEko 43/92 Arteztarauaren ezarpenari azalpen batzuk falta zaizkio zenbait alderdi funtsezkori dagokionez, babesgune berezien azken hautaketa, erabilera-mugak, eta hauengatiko finantzaketa konpentsatzailea, esate baterako.

Hori guztia dela-eta, ez dirudi egokia denik, segurtasun juridiko eta administratiboko arrazoiak direla medio, alderdi horiek argitu arte adierazita-ko proiektua aurkeztea.

3.- Arretagai dugun Osoko Bilkuran Unión del Pueblo Navarroko Bozeramaileak aipatu zuen lan dokumentua, ur-ekosistemen eta horien popula-zioen bioaniztasuna mantendu eta garatzea, ur-baliabideen erabilera ordenatua, horiez modu jasangarrian baliatzea eta ibai-arloan eskumena duten administrazioekiko koordinazioa bezalako puntuak jasotzen dituen Foru Dekretu baten zirriborroa garatzen duena, zer fasetan aurkitzen da? Noiz bukatzea aurreikusten da?

Berariazko esparru arautzaile horren faltan, ur-ekosistemen bioaniztasuna garatu eta mantentzea eta horiez modu jasangarrian baliatzea aniztasun biologikoa kontserbatu eta modu jasangarrian erabiltzeko Nafarroako estrategiaren barruan kokatu da oro har, eta jaun horrek dakien bezala, estrategia hori lan bateratuan lantzen ari dira Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak martxoan aurkeztutako lan-dokumentu batean oinarrituta.

Bestalde, lehen dokumentu bat landu du, 1997ko abenduan Arrantzako Batzorde Aholku-emaileari igorritakoa, Nafarroako ur geldo eta urtegietan arrantza antolatzeko, ibaietako ingurunetan jarraitu beharreko norabideak eta irizpideak finkatzen dituena.

Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parla-mentuko Erregelamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 1998ko apirilaren 22an

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilaria: Yolanda Barcina Angulo